Euskal Ligara pasatzeko partida galdu du Arri BKL Oriak
Euskal Ligarako maila igoerako finala galdu du Arri BKL Oriak, Azpeitiko Iraurgi SBTren aurka, 53-71.
Beasainen turuta- eta bonbo-hotsa izan dira nagusi arratsaldean zehar Antzizar Kiroldegiko kantxan. BKL-ko junior kategoriako mutilek arratsaldeko 16:00etan eman diote finalari. Maila igoera zegoen jokoan, Euskal Ligarako txartela, hain zuzen err, eta ondo defendatu arren bi taldeak X izan da garailea gaurkoan. Azpeitiako Iraurgi taldea izan dute aurrean.
Lehenego laurdenean joko azkarra izan da nagusi eta markagailua 19-24 zegoela amaitu da laurdena. Bigarren laurdenean, aldiz, jokoa apur bat moteldu dute. Hala ere, etxeko taldeak ez du lortu aldea murrizterik, eta 27-35 amaitu da lehen zatia.
Atsedenaldiaren ondoren, hirugarren laurdena iritsi da eta erreboteetan azpeitiarrak azti ibili dira, beasaindarren kalterako. 37-53 amaitu da hirugarren laurdena eta azken 10minutuetan sartu dira.
Bigarren zatiaren erdi aldera, etxekoek aldeko jokaldi ugari izan dituzte eta markagailuan gora egitea lortu dute, 5minutu faltan 46-58ko markagailuarekin. Taldean animoak gora egin du nabarmen une horretan eta partidako azken 5minutuak jokatzera itzuli dira berriro joko-zelaira, etenaldi baten ondoren eta entrenatzailearen hitzak entzunda. Hala ere, ez dute lortu markagailuari buelta ematea eta azpeitiarrentzat izan da garaipena, 53-71 utziz markagailuan.














