Lokatz artean ibili dira Eskolarteko Txindoki Krosean
Eskolarteko Txindoki Krosean lokatz artean ibili dira infantil, alebin eta benjamin kategorietakoak, Oiangu Parkean. 200 parte hartzailetik gora izan ditu edizio honek.
Gipuzkoako txoko desberdinetatik iritsi dira haur eta gazteak gaurkoan Ordiziako Oiangu Parkera, Ordiziako Txindoki Atletismo Taldeak antolatutako lasterketara. Eguraldi ezegonkorrak eta zelai lokaztuak ez ditu atzera bota parte hartzaileak eta 200 parte-hartzailetik gora izan dira, hiru kategoriatan banatuta, gehienak goierritarrak.
Lehenengo lasterketa infantil mailakoena izan da, eta hauek, 2675m egin behar izan dituzte, hiru itzuli handi emanez parkean markatutako ibilbidean. Ondoren, alebinen txanda izan da. Hauek, bi itzuli handi emanda helmugaratu dira, 1850m-ko itzuliaren ondoren. Azkenik, txikienen txanda izan da, benjamin mailako korrikalariena, eta hauen kasuan, itzuli txiki bat egin dute, 450m-ko ibilbidea osatuz.
Eguraldiak ez du gehiegi lagundu gaur goizean Oianguko Parkean, izan ere, lasterketa batzuk euripean egin dira, bertako zelaia erabat lokaztuz eta parte-hartzaileei zailtasunak gehituz.
Sailkapena
Infantilak
- Mutilak:
-
- Markel Araujo
- Haritz Lasa
- Kepa Sarriegi
- Neskak:
-
- Ane Boch
- Maren Etxeberria
- Aiora Sarasola
Alebinak
- Mutilak:
-
- Danel Tello
- Xuban Perez
- Jon Chimeno
- Neskak:
-
- Nile Agirretxe
- Jule Arrese
- Irina Mendizabal
Benjaminak
- Mutilak:
-
- Jaret Osifo
- Eneko Garin
- Liher Arrondo
- Neskak:
-
- Ane Garmendia
- Aiora Alberdi
- Laia Pagaldai














