Ataunera iritsiko da 'Mendi Tour' film jaialdia
Urtarrilaren 26an Bilboko Mendi Film jaialdiko sail ofizialean proiektatu zituzten bost film emango dituzte Herri Antzokian. Sarrera doan da.
Iaz bezalaxe, aurten Bilboko Mendi Film jaialdiko filmak Ataunera iritsiko dira Mendi Tour. Mendi Filmeko onena goiburupean. Sail ofizialean proiektatu zituzten bost film emango dituzte Herri Antzokian urtarrilaren 26an, 21:30ean hasita. Sarrera doan da. Leihatila ordu erdi bat lehenago irekiko dute.
Hauek dira Ataunen ikusgai izango diren film laburrak:
Pass it on: Michele LeBlanc (4 minutu. Hizkuntza: Frantsesa. Azpitituluak: Euskaraz eta gazteleraz)
Zerbait aldatu da (10 minutu. Hizkuntza: Euskara eta Gaztelera. Azpitituluak: Euskaraz eta gazteleraz)
Elevated (15 minutu. Hizkuntza: Inglesa. Azpitituluak: Euskaraz eta gazteleraz)
The Silent Escape (29 minutu. Hizkuntza: Poloniera. Azpitituluak: Euskaraz eta gazteleraz)
212 mountains (40 minutu. Hizkuntza: Euskara eta Gaztelera. Azpitituluak: Euskaraz)