Txupinazoaren jaurtitzaile bila dabil Lazkaoko Udala
Lazkaoko Udalak San Prudentzio jaietako txupinazoaren jaurtitzailea proposatzeko deialdia ireki du. Formularioa osatu behar da, proposatu nahi den pertsonaren edo erakundearen izena emanez eta hautatu izanaren arrazoia emanez. Urtarrilaren 31n bukatuko da epea.