Argi Berriko mus txapelketa, otsailaren 10ean
Lau erregetara jokatuko da, sei hamarrekoko hiru ustelera. Bikote bakoitzak 50 euro ordaindu beharko ditu. Txapelak eta 2.000 euro jasoko dituzte irabazleek.
Otsailaren 10ean jokatuko da aurten Ordiziako Argi Berri elkarteak antolatutako 45. Mus Txapelketa Azkarra.
Lau erregetara jokatuko da, sei hamarrekoko hiru ustelera, eta bikote bakoitzak 50 euro ordaindu beharko ditu. Partidak 16:30ean hasiko dira.
Irabazleek txapelak eta 2.000 euro jasoko dituzte, azpitxapeldunak 1.000 euro, hirugarren sailkatuek 500 eta laugarrenek 250. Bosgarren postutik zortzigarrenera bitarte sailkatzen direnek ere izango dituzte sariak.
Horrez gain, Argi-Berri elkarteak jakinarazi du bosna antxume eta arkumeren zozketa-errifak ere salgai daudela dagoeneko.