Santikutz jaietako zapia eta egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa amaitzear
Legazpiko Udalak otsailaren 2an itxiko du lanak entregatzeko epea. Maiatzeko eta Agorreko jaietako egitarauentzako azal bana aukeratuko da. Zapiarentzat diseinu bakarra behar da.
Santikutz jaiei begira Legazpiko Udalak martxan dituen bi lehiaketara lanak entregatzeko epea otsailaren 2an amaituko da. Maiatzeko zein Agorreko Santikutzetako egitarauetarako bi azalak aukeratuko dira lehiaketa batean, eta bi jaietarako zapiaren marrazkiaren diseinua bestean.
Bi azaletako gaia jaiak da, eta «Santikutz Jaiak 2024. Legazpi» testua bakarrik jaso behar dute, lehenengoan «Maiatzeko» erantsita, eta bigarrenean «Agorreko». Edozein koloretako eta eratako lanak onartuko dira, hau da, argazkia, collagea edo pintura.
Zapiak, bestalde, Legazpiko Santikutz jaien ezaugarriak islatu beharko ditu, eta idatzita eramango duen testua «Santikutz Jaiak. Legazpi» izango da. Zapiaren irudiak, gehienez, triangelu formako 70x70x100 gainazala hartuko du. Herriko banderaren koloreak erabili beharko dira diseinuan, eta zapia beige kolorekoa izango denez, aurkeztutako irudiak granate kolorekoa izango beharko du.
Bi lehiaketetako partaideek Legazpin erroldatuta egon edo herrian ikasi eta lan egin beharko dute, eta 2008an 2008an edo lehenago jaioak izan beharko dute. Lanak euskarri fisikoan aurkezten badira, Kultur Etxeko sarreran entregatu beharko dira, eta digitalean, azala@legazpi.eus helbidera bidali beharko dira jai egitarauen azalekoak, eta zapia@legazpi.eus helbidera zapiarenak.