San Blas Jaietako igande arratsaldea danborra jotzen pasa dute idiazabaldar txikiek
San Blas Jaietako igande arratsaldea danborra jotzen pasa dute idiazabaldar txikiek. 17:00etan abiatu dira danbor-hotsez ikastetxetik, herri osoa girotzeko asmoz.
San Blas Jaiak iritsi dira Idiazabalera eta horrekin batera urteroko jaietako ekintza, ekitaldi eta ohiturak ere bai. Horietako bat da San Blas Jaietako lehenengo asteburuko igande arratsaldeko haurren danborrada. Aita Iparragirre ikastetxeko haurrek danborrada egiten dute, txikienetatik hasi eta helduenetarainoko desfilea eginez, gurdi eta guzti.
Hasieran asto batek tiraka daraman gurdia pasatzen da, ondoren, txikienetik handienera danborra joz igarotzen dira guztiak eta amaieran, txikienen beste gurdi bat doa, kamioneta batez tiratua. Aurten ere formatu bera egin dute eta Idiazabalgo kaleak danbor-hotsez bete dituzte, jaietako igande arratsaldearen soinu banda izanez.
Herritar ugari atera dira kalera idiazabaldar txikiak ikusi eta haiekin festetako une hau gozatzera.