Gazteen arteko harremanak eta kontsumoak, bi gai Legazpiko gurasoekin lantzeko
Treba Gurasoak programan kokatzen da lehen gaia landuko duen hitzaldia; bihar izango da, Kultur Etxean. Bigarren ostegunean izango da, eta Arriskua Alkohola programakoa da.
Gazteen inguruko bi hitzaldi egingo dituzte bihar eta etzi Legazpin, gurasoei zuzenduta. Biharkoa, Treba Gurasoak programaren barruan kokatzen da eta gazteen arteko harremanei buruzkoa da, eta ostiralekoak, Arriskua Alkohola programa du atzetik, eta kontsumoen gaia landuko du.
Biharko hitzaldiak Harreman osasuntsuak lagun artean du izenburua, eta Nerea Mendizabale adituak egingo dut Kultur Etxeko areto nagusian, 18:15ean. Gazteleraz izango da eta haurren eta nerabeen gurasoei zuzenduta dago. Seme-alabek lagunen artean dituzten zailtasunetan gurasoei zein leku dagokien aztertuko dute, besteak beste noiz eta nola esku hartu proposatuz.
Ostiraleko hitzaldiaren izenburua Kontsumoak eta nerabeak da, eta Estibaliz Ansotegik gidatuko du. Aurretik herriko DBH-ko laugarren mailako ikasleek gelan landu dute gai hori. Oraingoan, substantzien kontsumoen inguruko hausnarketa, zalantzak, seme-alabekin gaia etxean nola landu eta kontsumoak detektatzeko pista batzuk eskainiko dituzte, besteak beste. Hau ere Kultur Etxeko areto nagusian izango da, baina 18:00etan.