Ongi-etorri ekitaldia egingo die Legazpiko Udalak 2023an jaiotakoei
Ekitaldia Agirre-Etxeberrin ospatuko da larunbatean, eta Esku Hutsik elkarteko kide den Saioa Ivanka Zuaznabar ere izango da bertan, jaio gabe edo jaio berritan hil ziren haurren familiak ordezkatzeko. Familia horiei ere luzatu die gonbidapena udalak.
Legazpiko Udalak ongi-etorria egingo die lehen aldiz aurreko urtean jaiotako haurrei. Horretarako, ekitaldi bat ospatuko du larunbatean, otsailak 3, 12:00etan, Agirre-Etxeberrin. Haurrak eta familiak elkartzeko une bat izango da, eta sorpresaren bat edo beste izango dela iragarri du udalak.
Ekitaldian Saioa Ivanka Zuaznabar ere izango da, dueluan dagoen ama, eta Esku Hutsik Haurdunaldiko eta Jaiotza inguruko Dolu Elkarteko kidea.
Aurreko urtean jaio edo jaio gabe edozein arrazoirengatik hil ziren haurren familiak ere gonbidatu nahi ditu udalak ekitaldi horretara.