Sorgintxulok izotzetan patinatzera eramango ditu berriz ere Legazpiko gaztetxoak
Donostiako Txuri Urdin izotz jauregira joango dira hilaren 17an, eta izena emateko epea aurreko asteazkenean amaituko da. Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleentzat da oraingo irteera.
Sorgintxulo aisialdi taldearekin Donostian izotz gainean patinatzera joateko aukera izango dute hilaren 17an Legazpiko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek. Ohi bezala, Txuri-Urdin izotz jauregira joango dira.
Izena emateko azken eguna hurrengo asteazkena da, hilak 14, eta www.legazpi.eus webgunean edo ikastetxeetan eman daiteke izena.
Ikasturte honetan Sorgintxulok patinatzera joateko antolatzen duen bigarren irteera da. Aurreko azaroaren erdi aldean egin zuten, orduan LHko bosgarren mailakoekin.