Ekainaren 22an izango da VIII. Ordizia Mitina
Txindoki Atletismo Talde antolatzaileak aurtengo edizioaren data jakinarazi du. Hasi dute atzera kontua.
Ekainaren 22an izango da VIII. Ordizia atletismo Meeting-a. Atzo jakinarazi zuen data Txindoki Atletismo Talde antolatzaileak. Hasi dute jada atzera kontua. Gaurtik, 99 egun falta dira Jose Antonio Peñaren omenezko mitinerako.
Emakumeetan 100 metroko, 400 metroko, 800 metroko, 1500 metroko eta pertika probak jokatuko dira, eta gizonetan 100 metrokoa, 400 metrokoa, 800 metrokoa, 1500 metrokoa eta luzera jauzia.