Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaiaren materialarekin argazki saioa egingo dute
Lehen Hezkuntzako eraikinean izango da, gaur, 16:30etik aurrera. Haurrak eta helduak deitu dituzte parte hartzera. Webgunean eta sare sozialetan partekatzeko izango dira argazkiak.
Ekainaren 2an izango den Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaiko materialarekin argazki saioa egingo dute gaur Urdaneta ikastetxeko Lehen Hezkuntzako eraikinean, 16:30ean. Haurrak eta helduak deitu ditu parte hartzera Urdanetarrak Guraso Elkarteak. EEPJaren kamiseta, poltsa edota jertsea jantzi eta argazkiak aterako dituzte, ondoren web orrian eta sare sozialetan partekatzeko. Materiala ez dutenak ere animatu dituzte eskolara gerturatzera.