Hiru bertsolari beterano eta bi gazte Ordizian kantari
Goierriko Bertsozale Elkarteak antolatuta, bertso saioa izango da gaur Ordiziako Herri Antzokian (19:00). Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Iker Zubeldia, June Aiestaran eta Mikel Etxezarreta ariko dira kantari Saroi Jauregiren esanetara. Sarrera 12 euro da.