Legazpin igandean egingo dute Aste Santuko prozesioa
Aurten bederatzi irudi ateratzeko asmoa du Egiazko Gurutzearen Kofradia antolatzaileak. 19:00etan aterako da parrokiatik, erdigunean zehar ibilaldia egiteko Eguraldi txarra egiten badu, elizako atarian egingo dute.
Aste Santuko prozesioa Erramu Igandean egingo da aurten ere Legazpin, etzi. Egiazko Gurutzearen Kofradiak antolatu du berriz ere, eta 2018an ohitura hori berreskuratu zutenetik, bosgarrena izango da.
Prozesioa 19:00etan aterako da parrokiatik, eta eguraldiak laguntzen badu, Nafarroa kalean behera abiatu, eta Santikutz kalean buelta emanda, Kale Nagusitik gora itzuliko da elizara. Eguraldi txarra eginez gero, parrokiko arkupeetan egingo da.
Bederatzi irudi
Aurten bederatzi irudi atzeratzeko asmoa dute kofradiako kideek, baina eroale kopuruaren menpe daude, aurreko urtetik hona baja batzuk izan dituztelako. Bederatziak ateratzen badira, orain arteko kopururik handiena izango da.
Prozesioa bi erromatarrek irekiko dute zaldi gainean, eta atzetik joango dira gurutzea, nazarenoz jantzitako haurrak, zutargiak, eta bederatzi irudien eramaileak. Komitiba elizako ordezkariek eta herritarrek itxiko dute.
Hauek dira prozesioan aterako dien bederatzi irudiak: Ortuko otoitz, Jesusen Zigorraldia, Nazareteko Jesus, Beronika, San Migelo Kristo Gurutziltzatua, Magdalena Andre Maria Pietatea, Hilobi Santua, eta Doloretako Amabirjina.
Irudi guztiak balio handikoak dira, eta kofradiako kideek parrokiako sototik berreskuratu eta prestatu dituzte.