23. Korrika Goierrin. Ordizia eta Arama
23. Korrikak Ordiziako Joseba Rezola pasealekutik Aramako Ibares errota gainera egin zuen ibilbide osoaren bideoa ikusgai albiste barruan.
Aramako ordezkariak 23. Korrikaren lekukoa eramaten, Ibaresko errotaren parean. Joan den larunbatean, martxoaren 23an, zeharkatu zuen Goierri 23. Korrikak, Harro herri lemapean. Albiste honetan duzue Ordiziako Joseba Rezola pasealekutik Aramako Ibares errota gainera Korrikak egin zuen ibilbidearen bideo osoa.













