2024ko Artzain Eguneko egitaraua
Artaldeak 11:00etan pasatuko dira Ordiziako Alde Zaharretik, eta gazta ebakitze ekitaldia 11:15ean hasiko da udaletxean.
2024ko ARTZAIN EGUNEKO EGITARAUA
- Goiz osoan. Asteroko feriaz gain, gazta salmentarako eta Goierriko artisautza produktuen postuak herrian zehar.
- Trikitilariek eta dultzaina jotzaileek alaituko dute giroa.
- 09:00. Ahari eta ardien erakusketa Garagartza Plazan. Eusko Labela duen esne bildotsak burruntzian erreko dira.
- 10:00-14:00. Haurrentzako Artzainen herri kirolak jolasak, frontoi txikian.
- 11:00. Artaldeak (1.500 ardi buru) igaroko dira Ordiziako kasko historikoan barrena.
- 11:15. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala, udaletxean. Kanpezuko Arrea! Jatetxeko Edorta Lamok ebakiko du gazta berria. Aurretik, Artzain Eskola – Gomiztegi omenduko da, eta gazta kalitatearen eta erregulartasunaren sariak emango dira.
- 11:30. Gazta nola egiten den ikusteko eta mamia dastatzeko aukera Garagartza plazan.
- 11:30. Eusko Labeldun esne bildotsa, burruntzian erreta, dastatzeko aukera. Bildutako dirua Aspanogi elkartearen alde.
- 12:15. Ile-mozte erakustaldia Garagartza plazan.