Legazpiko buruhandiak, Santikutz jaietarako aurpegiak garbituta
Arkatza marrazki eta pintura elkarteko ikasleen eta irakasleen laguntzarekin, LEK konpartsako kideek konpondu egin dituzte.
Legazpiko buruhandiek itxura berrituarekin ospatuko dituzte aurtengo Santikutz jaiak, LEK konpartsako eta Arkatza marrazki elkarteko kideek elkarrekin egindako lanaren ondoren. Buruhandiak konpondu eta margotu egin dituzte.
Duela hilabete bat Irati, Gurutz, Katamalo eta Lintx erraldoi berriak aurkeztu zituen konpartsak, eta buruhandiak konpontzeko premia ikusi zuen, eta horretarako, Arkatzako artisten eta irakasleek laguntza eskatu zuen. Konpartsako kide gazteenak buruhandien konponketaz arduratu dira, eta Arkatzako ikasleak, margotzeaz. Lanak amaituta, datozen festatan berriak izango balira bezala aterako dira kalera.