EH Bilduk Ordizian egingo du Goierri mailako ekitaldi politikoa
Maddalen Iriarte Adur Ezenarro Ordiziako alkatearekin, udal eta foru hauteskundeetako kanpainan, iazko martxoan. EH Bildu koalizioak Ordizian egingo du bihar, hilak 10, Goierri mailako ekitaldi politikoa Plaza Nagusian, 19:00etan hasita. Eraitz Saez de Egilaz legebiltzarkide beasaindarra –Gipuzkoako zerrenda 10. doa– eta Maddalen Iriarte izango dira hizlariak.














