Bizi osoan ehunka orri idatzi zituen Benita Gorostizu altzagarrak bere sortetxean, Sarasola baserrian. Desagertzen ari zen baserri munduari eta genero desberdintasunari buruz idazten zuen. Haren idazkiak berreskuratu dituzte liburu batean.
Herritarrek egindako proposamenak dira biak. Maiatzaren 3an, ezpata-dantzaren ekitaldian zehar jasoko dute saria.
Apirilaren 18an, Eusko Legebiltzarreko parlamentariei eskatuko diete gutxieneko pentsioa kopuru horretaraino osatzea. Ostiralean Donostian aurkeztuko du EHPMk ekimena, baina udalei onartzeko aurkeztu dizkieten mozioen erantzunak ere.
Erdi Aroko azoka egingo da Kale Nagusian eta Euskal Herria plazan. Ikuskizun ugari izango dira ostiraletik igandera, eta era askotako gaiak salduko dituzten 60dik gora postu jarriko dituzte. Herriko hainbat merkatarik ere parte hartuko dute.
Leitzan izango dira topaketak, apirilaren 26tik 28ra. Aurkezpenean pikoteoa, bertsoak, ilustrazioak eta musika izango dira, 18:30etik aurrera.
Beasaingo Sagastiguti parkean egin dute landaketa. Udalerriko ikastetxeetako gaztetxoek parte hartu dute Udalaren deialdian.
Miranda etxea dagoen orubean garatuko da proiektua. Atxikitako lau etxebizitza izango dira. Eraikuntza enpresak aurre proiektua egina dauka dagoeneko.
Ataungo Torto, Beasaingo Melmak, Urretxu-Zumarragako Zugazteleku, eta Legazpi, Ordizia eta Zaldibiako gazte asanbladek bi eguneko topaketa egin du Aste Santuko oporraldia baliatuta.
Idurre Eskisabel eta Edurne Azkaraterekin pote filosofikoa eginez ekingo dio bihar 40. urteurrena ospatzeko programazioari. Apirilaren 20an egun osoko festa batekin borobilduko dute lau hamarkadatako ibilia.
Aste Santuko oporretan, nazioarteko paleta txapelketan lehiatu dira lau mutiko. Bina domina irabazita itzuli dira.
Amatasuna kontzienteki bizitzeko gida azkarra ondu du Bosc-ek eta horretan oinarrituta aurkezpen-tailerra egingo du Beasaingo Argia espazioan, ostiralean. Aldez aurretik izena eman behar da.
Merkatariek lore landareak oparitu dizkiete bezeroei. Larunbata da oparia jasotzeko azken eguna.