Zirku emanaldia izango da bihar arratsaldean Zegaman
Disney Circus zirkuaren karpa, Legorretan, artxiboko irudian.Legorretako Udala Disney Circus zirku emanaldia izango da bihar arratsaldean Zegaman. Ugarte Zelaiko aparkalekuan kokatuta dago zirkua eta emanaldi bakarra egingo dute Zegaman, 19:00etan. Haurren sarrerak 5 euroan erosi daitezke eta helduenak 8 euroan. Sarrerak zirkuan bertan erosi ahal izango dira eta emanaldian zehar krispetak, azukre kotoiak eta edariak salgai izango dira.













