Bihar LegazTipi-Tapa itzuliko da, Aste Santuko etenaldiaren ondoren
Hitzordua 10:30ean da, Euskal Herria plazan. Azken ibilaldian, herriko hiru ikastetxeetako ikaslek ere parte hartu zuten.
Aste Santuan atsedenaldia hartu eta gero, bihar bueltan izango da berriz ere LegazTipi-Tapa ekimena. Ohi bezala, Euskal Herria plazatik abiatuko dira partaideak 10:30ean, herrian zehar ibilaldi osasungarria bat konpainian egiteko.
Oporren aurretik, LegazTipi-Tapa berezi bat egin zuten, herriko ikastetxeetako ikasleek ere parte hartu zutelako. Orduan, ohiko partaideak diren Nagusilan, Buztintegi, Iratzarri, Garagune eta Meaztiko partaide eta boluntarioez gain, Domingo Agirreko 11 urteko ikasleek, Haztegi ikatolako 15 urteko ikasleek eta Olazabalgo Gela Egonkorreko eta ZIG gelako ikasleek ere parte hartu zuten ibilaldian. Amaieran, ohi bezala, hamaiketakoa egiteko elkartu ziren guztiak Gizarte Zentroan.
Bihartik aurrera eta udarara arte, ostegunero egingo dira LegazTipi-Tapa ibilaldiak.