Eduardo Txillidari buruz hitzaldia egingo du bihar Legazpin Luis semeak
Eskultoreak Legazpirekin izan zuen harremanaz hitz egingo du. Agirre-etxeberrin izango da.
Txillida eta Legazpi izenburuarekin, hitzaldia egingo du Luis Txillidak bihar, 18:30ean, Agirre- etxeberrin. Eduardo Txillidak Legazpin egin zituen bere arte lanetako asko, eta haren seme Luisek eskultorearen eta Legazpiko herriaren arteko historiaz eta harreman sakonaz hitz egingo du.
Eskultorearen jaiotzaren mendeurrena betetzen da aurten, eta Legazpik bat egin du ospakizunekin. Biharko hitzaldia udalaren eta Lenbur Fundazioaren artean antolatutako ekitaldi egitarau zabalaren barruan kokatzen da.