Arantxa Alonsok irabazi du Legazpiko udal egutegiko martxoko saria
Martxoko orriko argazkian agertzen zen nekazari tresnaren izena asmatu behar zen: zazpihortza zen. Udalak 98 erantzun zuzen jaso ditu. Apirileko lehiaketa dago orain martxan, eta toki izen bat eskatzen da oraingoan.
Orain, apirileko lehiaketa dago martxan. Argazkian, trenbide ondoan dagoen familia bate agertzen da, eta tokiaren izena asmatu behar da. Erantzunak www.legazpi.eus webgunean eman behar dira.