'Baginaren bakarrizketak' antzezlana egingo dute bihar Latxartegi Aretoan
Latxartegi aretoan izango da emanaldia, 19:30ean.
Legazpiko antzerki programazioak aurrera jarraitzen du, eta larunbat honetarako finkatu hurrengo hitzordua. Txalo Produkzioak taldearen Baginaren bakarrizketak lana ikusteko aukera izango da Latxartegi aretoan, 19:30etan.
Ainhoa Etxebarria, Itziar Urretabizkaia eta Intza Alkain dira protagonistak, eta hiruen artean emakumeen sexualitateari buruzko collage bat eskainiko dute. Lana, adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetako 200 emakumeei egindako elkarrizketen emaitza da. Emakumeak, euren sexualitatearekiko sentitu eta sentitzen zituzten erru eta lotsa sentipenetatik libre azaldu ziren elkarrizketa haietan. Umorea, samurtasuna eta tarteka, izua adieraziz, hiru aktoreek emango diete ahotsa emakume haiei, poesia, probokazioa eta barrearen bidez.
Sarrerak aurrez erosi daitezke, 10 euroan: https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/. Leihatilan ere salgai egongo dira, bihar arratsaldean, emanaldiaren aurretik.