Danborradetako entsegu nagusiak hilaren 29ra atzeratu dira
Domingo Agirreko kantxan izango dira biak, eta Legazpiko Musika Bandaren laguntzarekin egingo dira. Haur eta gazteen danborrada maiatzaren 1eko arratsaldean egingo da, eta herri danborrada maiatzaren 2ko gauean
Legazpiko Santikutz jaietako bi danborradetarako entsegu nagusiak joan den astean hasi ziren, eta hurrengo astean amaituko dira. Hala ere, hilaren 26an, ostirala, egitekoak ziren bi entsegu orokorrak urrengo astelehenera atzeratu dira, hau da, hilaren 29ra. Haurrena 20:00etan izango da, eta herri danborradarena, 21:00etan. Biak Domingo Agirre eskolako kantxan egingo dira, eta bietan Legazpi Musika Bandak parte hartuko du.
Haurren eta gazteen danborrada maiatzaren 1eko arratsaldean kaleratuko da, eta herri danborrada maiatzaren 2ko gauean. Azken hau berrikuntzekin dator, ohi baino ordu erdi lehenago aterako delako, eta hiru adar izango dituelako. Adarretako bi Laubiden hasiko dira, eta bata Santiktuz kaletik behera joango da, bestea Juanastegitik joanda Gaztetxe ondotik igarotzeko. Hirugarren adarra plazatik atera eta Aizkorritik gora, Bikuña Eneara joango da, eta Plazaolatik bueltan Kale Nagusira gero. Hiru adarrak Kale Nagusian elkartu, eta plazaraino joango dira elkarrekin, han 12:00etan azken ekitaldia egiteko.