Minbizia duten Gipuzkoako haurren familiak biltzen duen aldeko elkarteari emateko dirua bildu zuten eskolakoek ostiral arratsaldean, gozoak salduta. Balorazio positiboa egin du eskolako Elbarbizitza Batzorde antoaltzaileak.
Legazpiko plaza jaki elkartasun zaporea zuten jaki gozoz bete zen ostiral arratsaldean, Domingo Agirre eskola publikoa osatzen duen komunitateak antolatutako azokaren aitzakian.
Elkarbizitza Batzordeak antolatuta, jaki gozoak saldu zituzten udaletxe ondoan jarritako hainbat postutan, minbizia duten Gipuzkoako haurren familiak biltzen duen aldeko elkarteari emateko dirua. Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute, eta azoka “arrakastatsua” izan zela esan dute, “jendearen erantzuna izugarria izan zen eta oso gustura gaude”.
Jasotako dirua ez dute zenbatu oraindik, baina laster entregatuko diote Aspanogiri , “ekitaldi xume baten bidez”.