Abeltzaintza konbentzionala eta birsortzailea aurrez aurre Brinkolan, solasaldian
Arriurdin auzo elkartearen eskutik egingo dute solasaldia bi abeltzaintza ereduren ordezkari banak. Ostiralean izango da, 19:00etan, auzoko saloian.
Brinkolako Arriurdin auzo elkarteak antolatuta, abeltzaintza eredu desberdinei buruzko solasaldia egingo da Brinkolan, ostiralean, hilak 26, Saloian, 19:00etan. Solasaldian, abeltzaintza konbentzionala eta abeltzaintza birsortzailea jarriko dituzte parez pare.
Batetik, Brinkolan bertan arraza desberdineko behiekin abeltzaintza birsortzailea garatzen ari den Errementari baserriko Jesus Martinez Sanchez-Dehesa abeltzainak proiektu horretaz hitz egingo du, eta bestetik, abeltzaintza konbentzionalean ari den Zubiaurre baserriko Iñigo Gorospe izango da solasean. Biak brinkolarrak dira.
Ekitaldi irekia da, eta nahi duen guztiak parte hartu dezake.
Jesus Sanchez
Iñigo Gorospe