Izadi Zaleak elkarteko kideak Irimon izan dira federazioaren ehun urteak ospatzen
Ehun urte ehun mendi egitasmoan parte hartu dute legazpiarrek. Euskal Mendi Federazioak maiatzaren 18an beteko ditu 100 urteak, eta hori ospatzeko, asteburuan ehun tontorretara igotzeko deialdia egin zuen.
Legazpiko Izadi Zaleak elkarteak bat egin zuen atzo Euskal mendi Federazioaren mendeurrena ospatzeko asteburu honetarako antolatuta zegoen Ehun urte ehun mendi egitasmoarekin. Irimoren tontorra zen legazpiarrei egokitu zitzaiena, eta han izan ziren atzo, gehienak Legazpitik bertatik oinez joanda.