Ilinti merkatari elkarteak Santikutzak zoriontzeko bideo bat kaleratu du
Gorka Gomez da egilea, eta herriko merkatariak dantzan jarri ditu Mirandaolan, 'Gora SantILINTikutxak!' leloarekin

Santikutz jaietako osagai garrantzitsua den dantza ardatz hartuta, Ilinti merkatari elkarteko kideek bideo bat egin dute jaiak zoriontzeko. Gorka Gomez da egilea, eta okasiorako dantzan jarri ditu merkatariak eta Lintxo maskota Mirandaolan, Gora SantILINTIkutzak! leloarekin.