Xabi Zurutuzarekin egoteko aukera Latxartegi parkean
Moto pilotua Legazpin egongo da gaur eta haren jarraitzaileekin elkartuko da.
Xabi Zurutuza Torres moto gidari legazpiarrak etenaldi bat egin du mundu mailako Moto3 txapelketako egutegian, eta Legazpiko Santikutz jaietan herrikideekin egoteko tarte bat hartu du.
Gaur, ostirala, 16:30etik aurrera Latxartegi parke inguruan egongo da, eta motorrean erakustalditxo bat egingo du. Berarekin argazkiak egiteko aukera izango da, autografoak sinatuko ditu eta sorpresaren bat edo beste egongo dela iragarri du pilotu gazteak.