33. Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketa abian da
Ordiziako Argi Berri elkarteak 33. Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketako oinarriak kaleratu ditu. Uztailaren 1erako bidali behar dira lanak.

Ordiziako Argi Berri elkarteak 33. Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketako oinarriak kaleratu ditu. Ohi bezala, lehiaketan hiru maila izango dira:
- Gaztetxoen maila: 13 urte artekoentzat (2024an 14 betetzen ez dituztenentzat). Parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 2 eta gehienez 4 izango dira. Gaia: ‘Olinpiar jokoak badatoz’ .
- Gazteen maila: 14-18 urte artekoentzat (2024an gutxienez 14 eta gehienez 18 urte betetzen dituztenentzat). Parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 8 eta gehienez 12 izango dira. Gaia, librea da.
- Helduen maila: 2005ean edo aurretik jaiotakoentzat. Parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 8 eta gehienez 12 izango dira. Gaia, librea da.
Lanak uztailaren 1a baino lehen bidali beharko dira bertsoakargiberri@gmail.com posta elektronikora. Sari banaketa ekitaldia irailaren 15ean izango da, Euskal Jaien barruan.
Sariak ondorengoak izango dira:
- Gaztetxoek: 200, 100 eta 50 euro.
- Gazteek: 300, 200 eta 100 euro.
- Helduek: 500, 400 eta 300 euro.