Maider Galindok irabazi du udal egutegiko apirileko lehiaketa
Argazki zaharrekin osatu du egutegia aurten Legazpiko Udalak, eta hilero galdera bat erantzun behar da. Apirileko erantzuna Motxorro zen, eta maiatzekoan nekazari tresna baten izena asmatu behar da. Saridunak 50 euro irabazi ditu.
Legazpiko udal egutegiko lehiaketak irabazle berria du. Maider Galindo suertatu da irabazle apirileko galdera asmatu duten 102 herritarren artean egindako zozketan. Herrian gastatzeko 50 euroko txartela irabazi du, eta Eric Galvez alkateak eman dio.
Apirilean, irudian agertzen zen familia baten kokapena zein zen asmatu behar zen, eta erantzuna Motxorro zen. Orain, maiatzeko lehiaketa dago martxan, eta bertan talde handi bat agertzen da baserri baten aurrean. Eraikin hura zegoen orubean gaur egun zer dagoen asmatu behar da.
Erantzunak www.legazpi.eus webgunean eman behar dira.
Aurtengo Legazpiko Udalaren egutegia koloreztatutako argazki zaharrez dago osatuta, eta hilero, irudian agertzen den toki edo elementu baten izena eman behar da. Argazki zaharrak Ignacio Agirre Montegirenak dira, eta Gorka Gomezek koloreztatu ditu egutegirako.