Majori kiroldegiko udalekuetan izena eman daiteke
Ekainaren 24tik uztailaren 19ra Majori jolasean eta kirolean udalekuak egingo dituzte Ordiziako kiroldegian. Izena eman daiteke dagoeneko.

Ordiziako Majori kiroldegian udako kanpaina antolatzen hasita daude dagoeneko. Majori jolasean eta kirolean udalekuak egingo dituzte ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitartean, 09:00etatik 13:00etara. Aurretik, 08:00etatik 09:00etara zaintza zerbitzua eskainiko dute eta 13:00etatik 14:00etara bazkaria.
Asteko tarifak ondorengoak dira.
- Zaintza: abonatuek 21,25 euro eta ez abonatuek 31,80 euro.
- Aisialdia: abonatuek 53 euro eta ez abonatuek 74,25 euro.
- Bazkaria: abonatuek 53 euro eta ez abonatuek 74,25 euro.
Bi seme-alabatik aurrera %12ko deskontua aplikatuko da aste berean, eta familiako diru-sarreren araberako deskontuak ere egongo direla aurreratu dute.
Kiroldegiko harreran bertan eman daiteke izena, edo majori@majori.eus posta elektronikora idatzita edo 943 80 58 80 telefonora deituta. Kiroldegiko App-aren bidez ere bai.
Gazteentzat ere bai
Gazteentzat ere kirol eskaintza berezia prestatu dute ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitartean.