Soka dantzak elkartu ditu legorretarrak
Azintzio eguna ospatzen ari dira gaur legorretarrak. Arratsaldean soka dantza egin dute. Udal ordezkariak eta herriko eragileak elkartu ditu dantza sokak. Igandera arte ekitaldi ugari dituzte Legorretan.
Legorretarrak Azintzio festetan murgilduta dabiltza atzo iluntzetik, eta festak ez du etenik Legorretan. Udaleko ordezkarien eta herri eragileen arteko sokak etenik ez duen bezala. Soka dantzak elkartu ditu Irrintzi Alai dantza taldea, Elegunea euskara taldea, Pikuk kirol kluba, Ugarotarrak Guraso elkartea, Elekun abesbatza, gazte asanblada, Bilkoin areto futbol taldea eta udaleko zinegotziak.
Ondoren, sagardo dastaketa eta txorizo jatea izan dituzte.
Gauerako ere bada planik, helduen danborrada (23:00) eta Korrontzi musika taldearen kontzertua (23:30).
Bihartik aurrera egitaraua ondorengoa da:
Maiatzak 10, ostirala
- 11:30-14:00. Puzgarriak, plazan.
- 12:30. Pote, igel eta toka txapelketa herriko jubilatuen artean, plazan.
- 12:30. Iraunkorrak txaranga.
- 14:00. Herri bazkaria, Iraunkorrak txarangak alaituta.
- 18:00. Haurren playbacka.
- 23:30. Helduen playback saioa.
- 01:00. DJ Bullen emanaldia.
Maiatzak 11, larunbata. Mozorro eguna
- 13:00. Txakolin dastaketa.
- 13:00. Herriko 40. paella txapelketa. 14:00etan amaituko da aurkezteko epea.
- 14:30. Lagunarteko bazkaria.
- 18:30. Mozorro desfilea plazan.
- 22:30. Erromeria: Akerbeltz. Plazan.
Maiatzak 12, igandea
- 12:00. Erraldoiak eta buruhandiak.
- 13:00. Iratxoak eta basoko sorginkeria haurrentzako musika ikuskizuna Gookapiren eskutik, plazan.
- 18:30. Eutsi Ramon! Kale antzerkia Trapu Zaharrak taldearen eskutik, plazan.
- 20:30. Pikuaren ehorzketa.