Erraldoiek bat egin dute prozesioarekin
Andre Mari Zeruratuaren elizatik Loinazko San Martin basilikara prozesioa egin dute. Igartza parean, erraldoiak zain izan dituzte. Kuadrilla eguna da gaur Beasainen.
Egun handia da gaur Beasainen, Loinatz jaietako egun handia, kuadrillak elkartzen diren eguna. Goizean goiz, dena den, urteroko prozesioa egin dute Andre Maria Zeruratuaren parrokiatik Loinazko San Martinen basilikara, txistulariekin eta dantzariekin. Aurten, lehenengo aldiz, lau erraldoi batu dira prozesiora Igartza parean.
Meza bukatu ondoren, Beasaingo Loinatz udal musika eskolako trikitilariek alaitu dute erromeria, ohiko barraskilo, odolki, txorizo eta gazta janarekin batera.
Behin indarrak hartuta, berriz ere Andre Maria Zeruratuaren parrokiara joango dira prozesioan.