Musika ikasteko matrikula epea irekita dago Doinuan
Musika eskolan bertan edo internetez eman behar da izena hilaren 20ra arte. Eskaintza zabala du Doinuak, 4 urtetik gorako guztiei zuzenduta, adin mugarik gabe.
Legazpiko Doinua Musika eskolak matrikulazio epea irekita dauka hilaren 20ra arte. Musika eskaintza 4 urtetik hasita, mugarik gabeko adineko jendearentzat da. Ohiko musika hezkuntzaz gain, instrumentuen aukera zabala, grabaketa, ahots teknika, abesbatza, musika eta mugimendua edo informatika musikala ere eskaini ditu Doinuak.
Instrumentuei dagokienez, pianoa, eskusoinua, txistua, saxofoia, biolina, tronpeta, tuba, gitarra, gitarra elektrikoa, baxua, klarinetea, dultzaina, bonbardinoa, perkusioa, tronboia, zeharkako flauta, trikitia eta panderoa jotzen ikas daiteke musika eskolan. Ahots teknika ere eskaintzen dute.
Ikasleek, gainera, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera dute eskolaren baitan osatutako konbo taldeetan, baita banda txikian edo banda gaztean ere. Publikoaren aurrean emanaldiak ere egiten dituzte. Bi bandek, adibidez, Santikutz jaietan jo zuten.
Informazio gehiagorako 943 73 03 71 zenbakira deitu daiteke, edo musikaeskola@doinua.eus helbidera mezu bat bidali. Izena eskolan bertan eman daiteke, edo internetez: https://doinua.inika.net/preinscripcion#/