Carlos Pintok hasi du moto lasterketen denboraldi berria
Yamaha Kopa R1 eta Gaztela-Mantxako txapelketak ari da lehiatzen aurten.
Carlos Pinto moto lasterketari afizionatuak lehian jarraitzen du aurten ere, eta denboraldi berriari ekin dio duela gutxi. Orain arte jokatutako bi jardunaldietan legazpiarrak lortu du podiumera behin baino gehiagotan igotzea.
Valentziako Ricardo Tormo zirkuituan izan zen lehen lasterketa, eta bertan lehen postua eskuratu zuen Yamaha Kopa R1 txapelketan rokiee edo hasi berrien kategorian, eta hirugarren postua Gaztela-Mantxako txapelketan.
Bigarren jardunaldia Jerezen (Espainia) izan zen, eta bertan ere egin zuen podiuma.
Legazpiko moto pilotuak eskerrak eman nahi dizkie babesleei: Legazpiko Udala, Interzoo Zarautz, Construcciones y Reformas Legazpi S.L., Mieres Racing, Attiko, Aitxuri Jatetxea, Hotel Soraluze, Mapamund, Goimat, Bertanberri, Meka, Urbegi eta Bar Estacion.