‘Ni naiz naizena’ erakusketa ikusgai dago Barrenan
Udaberria transloratzen, Ordizia transformatzen zikloaren barruan antolatu dute erakusketa.
Atzo inauguratu zuten Barrenako sarreran Ni naiz naizena erakusketa. Eduardo Gaviña (Yogurinha Borova) eta Nere Falagane dira argazki erakusketaren egileak eta dozena bat trans pertsonen testigantzak biltzen ditu. Erakusketak kode bat dauka eta horren bitartez erakusketa hau webserie formatuan gozatzeko aukera izango da.