Goazen Ordizia, bingoa jokatuz
Ostegunero 10:30ean elkartzen dira Goazen Ordizian ibilaldi osasuntsuak egiteko, adineko pertsonak eta herriko eragile desberdinak elkarlanean. Euria den egunetan, Zuhaizti egoitzara joaten dira.
Ostegunero 10:30ean elkartzen dira Ordizian Goazen ibilaldi osasuntsuak egiteko, adineko pertsonak eta herriko eragile desberdinak elkarlanean. Euria den egunetan, Zuhaizti egoitzara joaten dira. Gaurkoan horixe izan da kasua, eta bingoan jokatu dute herriko gazteekin. Gizarteratzea eta osasuna hobetzea du helburu egitasmoak. Etxetik irteteko zailtasuna duten pertsona helduentzako garrantzia berezia izaten du ekintza honek.