Zazpi taldek parte hartuko dute belaunaldien arteko hirugarren topaketa gastronomikoan
Azokan elkartuko dira partaideak larunbatean, 12:00etan, eta 13:00etan Gizarte Zentroan emango dituzte dastatzera platerak. Aurten arroza prestatu beharko dute
Hirugarren urtez egingo da Legazpin belaunaldien arteko topaketa gastronomikoa, larunbatean, eta zazpi taldek parte hartuko dute bertan. Azokan dute hitzordua, 12:00etan. Arroza prestatu beharko dute bertan, antolaketak udalaren laguntzaz prestatutako sukaldeetan, eta Gizarte Zentroan jarraituko du gero festak, egindako platerak dastatuz eta platerik onena aukeratuz.
Buztintegi elkarteak udalaren laguntzaz antolatutako topaketa da hau, eta belaunaldi desberdinetako herritarren harremanak bultzatzea du helburu. Horregatik, talde partaideak adin desberdineko jendearekin osatuta egongo dira.
Orain arteko bi edizioak oso arrakastatsuak izan dira. Iaz ere arroza prestatu behar izan zuten partaideek, eta Alazne Leachek, Asun Arrizabalagak eta Juanjo Zubillagak prestatutako arroz esnea izan zen platerik onena.