Ikasturte amaierako jaia egingo du ostiralean Jakintza Ikastolak
Ordiziako Jakintza Ikastolako ikasleek, irakasleek eta gurasoek ikasturte amaierako festa ospatuko dute ostiralean, ekainaren 14an. Herrigunea urdin kolorez jantziko da, 17:00etatik aurrera, Barrena parkean txupinazoa bota ondoren.
Iazko Jakintza ikastolaren jaia. Ordiziako Jakintza Ikastolako ikasleek, irakasleek eta gurasoek ikasturte amaierako festa ospatuko dute ostiralean, ekainaren 14an. Herrigunea urdin kolorez jantziko da, 17:00etatik aurrera, Barrena parkean txupinazoa bota ondoren. Azen konpartsako erraldoiak eta buruhandiak ere bertan izango dira.
Ondoren, 17:30etik aurrera, herriko hainbat plazatara eramango dute festa: Plaza Nagusian, HH eta LH1-2ko ikasleen abestiak eta dantzak izango dira; Goen plazan, LH 1 eta 2koen jolasak; Zuhaiztian, Barrenan eta pilotalekuk txikian, LH3 eta 4koen eskalada eta jolasak; alde zaharrean, LH5koen ginkana izango da; LH6ekoak Escape Rooma egingo dute Villa Eugenian; DBH1 eta 2koen jolas kooperatiboak frontoian; DBH3koen sukaldaritza kontuak frontoi txikian; eta DBH4 eta Batxi1koen omenaldia eta saskibaloi txapelketa Barandiaran plazan. Azkenik, Batxi2ko ikasleek eta ikasle ohiek mus txapelketa jokatuko dute.
Indarrak hartzeko, Plaza Nagusian elkartuko dira denak, 19:30ean, askaria izango baitute. Eta egunarekin amaitzeko, Muxutruk erromeri taldearen kontzertua, Plaza Nagusian bertan.













