Obantzeako arroilera joango dira Izadi Zaleak elkarteko mendizaleak igandean
Egun osoko irteera izango da. Izena eman behar da elkartean bertan, gaur eta ostegunean, 18:30etik 19:30era.
Nafarroa aldera joango dira hurrengo irteeran Izadi Zaleak elkarteko mendizaleak. Igandean da irteera, eta Obantzeako arroila izango da helmugetako bat. Argiñanotik aterako dira, eta Obantzea zeharkatzeaz gain, Elimendira ere igoko dira. Ibilbideak 15,5 kilometroko luzera eta 600 metroko desnibela izango du.
Ibilaldia amaitu eta gero, Riezura joango dira autobusez mendizaleak, Txiritinga jatetxean bazkaltzeko.
Irteera 07:00etan izango da Industrialdetik, eta itzulera 18:30 inguruan. Izena eman behar da elkartean bertan, gaur eta ostegunean, 18:30etik 19:30era.