Opariz betetako tonbola jarri du martxan Ilintik
Guztira 2.000 euro banatuko ditu Ilinti Egunak deituriko kanpainan. Hilaren 25era arte egongo da indarrean. Kanpainari amaiera emateko, Dendak Kalera azoka egingo du hurrengo egunean.
Legazpiko merkatarien elkartea Ilinti egunak kanpainan murgildu da aste honetan, eta opariz beteriko tonbola bat jarri du martxan. Tonbola hilaren 25era izango da martxan, eta hurrengo egunean, kanpainari amaiera emateko, Dendak Kalera azoka egingo du.
Astelehenean hasi zen tonbola, eta egun horretatik hilaren 25era arte Ilintiko dendetan erosten dutenek 5, 10 edo 15 euroko sariren bat irabazteko aukera izango dute. Sariak Ilintiko dendetan gastatzeko izango dira.
Ez da Ilintik tonbola bat antolatzen duen lehen aldia, baina aurtengoak berritasunak ditu. Izan ere, 5, 15 eta 15 euroko sari horiez gain, izango dira beste bi gehiago ere. Hala, laugarren sari bat izango da, 5 eurokoa, Dendak Kalera azokan parte hartzen duten dendetan gastatzeko. Bosgarren saria, Bigarren aukera izenekoa izango da, sari gabekoa. Horietako bat egokituz gero, bertan izen-abizenak eta telefonoa idatzita, azoka egunean egingo den zozketan parte hartzeko aukera eskainiko dute. Zozketa horretan 200 euro banatuko dirua, erosketa txarteletan.
Dendak kalera
Dendak Kalera azoka hilaren 26an egingo da, asteazkena. Ohi bezala, Kale Nagusia azoka gune bihurtuko da, eta bertan kokatuko dituzte postuak Ilintiko hainbat merkatarik, 09:00etatik 20:30era arte. Beste batzuek denden kanpoaldera aterako dituzte produktuak. Herriko idazlek eta elkarte batzuk ere parte hartuko dute.
Musikarekin girotuko da kalea egun guztian zehar, eta paella dastatzeko aukera izango da eguerdi partean. Arratsaldean, berriz, haurrentzako puzgarriak izango dira, eta hainbat musika talde entzuteko aukera izango da, beste ekintza batzuen artea