Txindoki klubeko errekorrak hautsi dituzte
Era berean, Gipuzkoako txapelketa absolutuan zilarrezko domina lortu dute Txindokiko neskek, 4x400 eta 4x100 modalitateetan, eta pertika jauzian.
Klubeko errekorra jarri duen laukotea.Txindoki AT. Txindoki atletismo taldeko neskek klubeko erreleboetako errekorrak hautsi dituzte asteburuan, 4×400 m. eta 4×100 m. modalitateetan.
4×400 m. proban, 4’04”00 denbora egin dute, Ane Iparragirre segurarrak eta Abieyuwa Ehimwonzee, Elene Galparsoro eta Ainhoa Albisu ordiziarrek.
Eta 4×100 m klubeko errekor berria, 48.83, egin dute Maren Higuero (Beasain), Elene Balbas (Ordizia), Ainhoa Agirre (Segura) eta Uxue Lopez (Beasain) laukoteak.
Bi kasuetan, Gipuzkoako txapelketa absolutuan zilarrezko domina lortu dute Txindokiko neskek.
Pertikan ere bai
Maddi Mendizabal zegamarrak ere taldeko errekorra egin du pertika jauzian, 3.20. Zilarrezko domina lortu du Mendizabalek ere.


Maddi Mendizabal zegamarrak ere zilarrezko domina lortu du.Txindoki AT













