Errefuxiatuak omentzeko elkarretaratzea egingo dute bihar Legorretan
Bihar, ekainaren 20a, Errefuxiatuen Munduko egunean, Nissaa Asaada Emakume Elkarteak elkarretaratzea egingo du Legorretako plazan, 19·30ean. Legorretarrei errefuxiatuak omentzeko egingo den elkarretaratzera joateko dei egin diete.
Ekainaren 20a Errefuxiatuen Munduko Eguna da. Hori dela eta, Nissaa Asaada Emakume Elkarteak dei egin die legorretarrei errefuxiatuak omentzeko egingo den kontzentraziora azaltzeko. Herriko plazan egingo da, ostegun honetan, 19:30etatik aurrera. Legorretako Udalak bat egiten du elkarretaratzearekin.
Nissa Asada Emakume Elkarteak ACNURren mezuarekin bat egin du:
“Ekainaren 20an Errefuxiatuen Munduko Eguna ospatzen da. Gure egunik bereziena, non errefuxiatuen ausardia, erresilientzia eta duintasuna
omentzen diren.
Iaz, Pablo Picassoren heriotzaren 50. urteurrena zela eta, ACNURek bere lan nagusietako bat, GERNIKA, eta milioika errefuxiatuk eta derrigorrezko desplazatuek bizi duten egungo egoeraren arteko paralelismoan sakondu zuen, ARTEAk sentsibilizatzeko tresna gisa duen balioa azpimarratuz.
Aurten, Afrikan, Sudanen eta munduko eta Europako beste hainbat lekutan egoera honetan dauden pertsonak oroitu nahi dira. Eta bereziki, Palestinako egoera gogoan izan eta agintariei egoera hau salatu nahi zaie, biktimen artean erdia baino gehiago haur eta emakumeak baitira gainera. Kontzentraziora deitzen zaituztegu, 19:30ean Legorretako plazan”.