Udaberriko azken ferian iritsi da barazki hori, negutegikoa, Gernika piperrarekin batera. Lore koloretsuz beteta dago feria.
Agustin Erkizia errektoreordeak iragarri duenez, EHUk ez du CAFekin akordio berririk sinatuko Jerusalemgo tren arinaren proiektuan jarraitzen duen bitartean.
Euskal dantzak, mugikortasuna eta 15 minutuko hiria izango dira aztergaiak. Beasaingo Udalak eta EHUk laugarrenez antolatu dute. Uda ikastaroetako jardueretan parte hartzeko izena eman behar da.
Bost urtero berritu behar izaten da. Lehen plana 2001ekoa da. Planaren helburua euskara zerbitzurako eta lanerako hizkuntza orokorra izatea da.
Guztira 1.182 metro koadroko eremua hartuko du, eta bertan, txakurrek ura edateko iturria eta gorotzak jasotzeko 'pipi-can' deritzon zakarrontzia jarriko dituzte.
Ostiraletik igandera, 18:00etatik gauerdira, garagardoa dastatu eta saltxitxak eta ukondoa jateko aukera izango da pilotalekuan.
Rikardo Babarro (Bilbo, 1961) irakasleak erretiroa hartuko du datorren astean. 36 urte eman ditu Urretxu-Zumarraga Ikastolan lanean, gaztelania eta literatura eskolak ematen. Euskalgintzan lan handia egin du.
Lazkaon ekainaren 26an eta 28an egingo dituzte, eta Ordizian, ekainaren 25ean eta 27an. 6 urtetik gorako haurrek eman dezakete izena.
Sistema horri esker, kontsumitzen den energiaren % 20-30 sortu ahal izango da. 1,4 milioi euro inguruko inbertsioarekin, ekimena Osakidetzako zentroetan jasangarritasun energetikoaren irizpideak betetzeko jarduketa-plan baten parte da, ekoizpen berriztagarria handitzera eta eredu iraunkorrago baterantz aurrera egitera bideratua.
Datorren ikasturtean Donostiara Unibertsitatera joateko autobusa antolatzeko bilera Beasaingo Txindoki institutuan izango da, hilaren 25ean.
Oianguren Fest Ikasturte amaierako jaialdia egin zuten atzo Ordiziako Oianguren institutukoek. Musika lagun izan zuten. Bestalde, 4. DBHko ikasleei omenaldia egin zieten.
Bihar, ekainaren 20a, Errefuxiatuen Munduko egunean, Nissaa Asaada Emakume Elkarteak elkarretaratzea egingo du Legorretako plazan, 19·30ean. Legorretarrei errefuxiatuak omentzeko egingo den elkarretaratzera joateko dei egin diete.
Ordiziako Oianguren institutuko ikasleek, ekainaren 24ra bitartean, ikasturtean zehar irakurri dituzten eleberrien inguruan egindako lanen aukeraketa erakutsiko dute Barrena Kultur Etxean.
Tolosan jokatu den Gipuzkoako infantil eta alebinen udako txapelketan hiru urrezko, sei zilarrezko eta bost brontzezko domina eskuratu dituzte.