'Jateko moduko liburuak'
Ordiziako Oianguren institutuko ikasleek, ekainaren 24ra bitartean, ikasturtean zehar irakurri dituzten eleberrien inguruan egindako lanen aukeraketa erakutsiko dute Barrena Kultur Etxean.
Ordiziako Oianguren institutuko ikasleek, ekainaren 24ra bitartean, ikasturtean zehar irakurri dituzten eleberrien inguruan egindako lanen aukeraketa erakutsiko dute Barrena Kultur Etxean. Erakusketarekin ikasturte honetan lehen aldiz abian jarri den Jateko Moduko Liburuak proiektuari amaiera emango dio. “Proiektu horren helburu nagusia derrigorrezko irakurketetara hurbiltzeko estrategia berriak martxan jartzea izan da. Ikasturtean zehar, irakurritako eleberrien inguruan era guztietako jarduerak burutu dituzte ikasleek: solasaldi literarioak, berridazketa sortzaileko jarduerak, “spin off”-ak, “fan-fiction-ak, prekuelak…, edo beste jarduera bisualago batzuk, hala nola ilustrazioak, “knolling”-ak edo kortxo polizialak, erakusketa honetan goza daitezkeenak”.