Legazpiko Udalak Euskara plan berria onartu du
Bost urtero berritu behar izaten da. Lehen plana 2001ekoa da. Planaren helburua euskara zerbitzurako eta lanerako hizkuntza orokorra izatea da.
Legazpiko Udalean euskararen erabilera normalizatzeko 2024-2027 eperako Plan Estrategikoa onartu du Udal Gobernu Batzordeak. Bost urtean behin egin behar da plana, eta Legazpiko Udalak 2001ean onartu eta jarri zuen martxan lehena.
Datozen bost urteetan indarrean izango den planak berrikuntza nabarmen bat du, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika Sailburuordetzak planak egiteko sortu duen metodologia berria erabili delako, autonomia elkarteko gainerako udal guztiek eta beste erakunde publikoek bezala. Metodologia berri horrekin batera, planaren jarraipena egiteko aplikazio berri bat ere eskaini du Eusko Jaurlaritzak.
Plan berriaren helburu nagusia Legazpiko Udalean euskara zerbitzurako eta lanerako hizkuntza normala eta orokorra izatea da. Hori horrela izanda, herritarrek udalarekiko harremanetarako aukeratutako hizkuntza ofizialean jarduteko duten eskubidea bermatzen da.
Legazpiko Udaleko euskara plan berri hau gainerako zinegotziekin eta udal langileekin kontrastatu da. Udal ordezkarien adierazi dutenez, «udalak lanean jarraituko du bere horretan, euskara sustatzeko ahaleginak eginez