Armen alardea egingo dute aurten ere Legazpin
Ia 100 lagun aterako dira kalera San Joan bezperan, bi konpainiatan banatuta. Eskopetariak, musikariak eta figuranteak kalez kale ibiliko dira 18:30etan Laubidetik aterata, plazara 20:00 inguruan iritsi arte.
Azken urteetako ohiturari eutsiko dio aurten ere Legazpijk ,eta armen alardea egiteko prest daude aurten ere legazpiarrak San Joan bezperan. Hala, igandean, 18:00etan elkartuko dira 100 inguru lagunez osatutako bi konpainiak Laubiden. Idiek tiratutako gurdia aurretik dutela, 18:30ean abiatuko dira ohiko ibilbidea egitera, eta plazan amaituko dute.
Bidean hainbat geldialdi egingo dituzte alardekideek, tiro egiteko: San Ignazio auzoko ‘etxe-orratzean’, Santikutz egoitzaren ondoan, Juanastegin, Bikuña jauregian, Bikuña-enean, Kale Nagusian Elizondo tabernaren ondoan, Nafarroa kalean Mauleon hotelaren parean, Kale Nagusian Kiska dendaren parean, eta plazan. Bikuña jauregian betiko mokadua egingo dute, eta plazan, azken tiroaren aurretik parte hartzaileen zerrenda irakurriko dute.
Legazpi Seguraren menpe zegoen garaiko ohitura zaharra gogoratuko da berriz horrela, San Joan bezperan egiten zena.