Bigarren eskuko arropa azoka antolatu dute Itsasondon ostiralean
Erabiltzen ez den eta egoera onean dagoen arropa 17:00etatik 18:00etara jasoko dute plazan, eta 19:00etatik 20:00etara zabalduko azoka.

Bigarren eskuko arroparen azoka egingo dute ostiralean Itsasondon. Erabiltzen ez den eta egoera onean dagoen arropa 17:00etatik 18:00etara jasoko dute plazan, 19:00etatik 20:00etara zabalduko azoka. «Ez da dirurik erabiliko, izatekotan, trukea. Bestela, arroparen bat gustatzen bazaizu, eraman eta listo», diote Ongizate batzordetik.